Spining Solidarioa

Spinning solidario

Bizikleta edo spinning zalea zara eta, kirola egin bitartean, jarduera solidario batean parte hartu nahi duzu? Ez ezazu gal aukera hau, eta etor zaitez masterclass batera; saio bikaina eskainiko dizute hainbat irakaslek, musikaz eta animazioz lagundurik. Eman ezazu izena spinning kolektibo solidariorako eta batu dirua Gobernuz Kanpoko Erakunde batentzako, Donostian emango diren ordubeteko saioetan. Ausartenek, gainera, saio batera baino gehiagotara joateko aukera izango dute, hala nahi izanez gero.

10 €-koa da izen-ematea; saioan bertan edo aldez aurretik (1,09 € gehiagoko tarifak online) ordain daiteke, eta batutako diru guztia emango zaio jardunaldi solidario honetan gurekin izango den irabazi asmorik gabeko erakunde bati.

Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik inskribatzea. Ibili azkar, plazak mugatuak baitira!

 

 

Spinning solidario

Behar Bidasoa izan dugu gurekin Spinning Solidarioaren bigarren edizioan, Kabugako (Ruanda, Afrika) uholdeek kaltetutako familiei laguntzeko.

Agustin Ugarte, Behar Bidasoa GKEko lehendakaria, Fernando San Martin Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetzako zuzendariaren eskutik batutako diruari dagokion txekea jasotzen.

Antolatzailea

El Diario Vasco

Babesle nagusia

Diputación de Gipuzkoa-Movilidad Diputación de Gipuzkoa -  Medio Ambiente Diputación de Gipuzkoa-Movilidad

Jardueren babesleak

Ayuntamiento de Donsotia-San Sebastián Ente Vasco de la Energía Giant Ayuntamiento de Irun